Testuingurua
B. KOMUNIKABIDEAK: IRRATIA ETA TELEBISTA
5 Telebista
Telebista da irudia eta soinua erabiltzen duen komunikabidea eta honela adierazten ditu mezuak eta berriak.
Telebistak informazioa transmititzen du:
- Emizio zentroetatik, bertan estudioak daude.
- Unitate mugikorretatik, hauek toki batetik bestera ibiltzen dira.
Eta teilatuetan dauden antenei esker, gure telebistaren bidez, ematen ari diren irudiak ikusi ahal izango ditugu eta honekin batera doan soinua entzun.
6 Irratia
Irratia, informazioa hitzez edo ahoz ematen duen komunikabidea da.
Irrati programek, berriak, elkarrizketak, erreportaiak, kirolak, musika, iragarkiak, lehiaketak eta beste hainbat gauza eskaintzen dizkigute.
Informazioa irrati-kate edo estudioetatik bidaltzen da, edo berriak gertatu diren toki beretik, edo kiroletan, adibidez, partidua jokatzen ari diren lekutik.
Bertatik, kazetariek irrati-entzuleei mezua igortzen diete eta entzuleek irratiaren errezeptoreen bidez mezua jasotzen dute.
Irrati-kazetariek mikrofono bidez ematen dute Informazioa.
Mezuak Irrati-entzuleek jasotzen dituzte.
5 eta 6 ARIKETAK
1. Idatzi, gogoratzen dituzun telebista programen izenak.
Sailka itzazu, ondorengoaren arabera:
- Kirolak
- Dokumentalak
- Lehiaketak
- Filmeak eta marrazki bizidunak
2. Zein programa atsegin duzu gehien?
Konparatu zure erantzuna beste gelakideenekin.
3. Idatzi, maizago entzuten dituzun irrati-kateen izenak.